Gaur goizean, 9:45 aldera piztu da sua Urnietako Ergoien industriguneko Bereziartua egurrezko bilgarriak egiten dituen enpresan. Sua azkar zabaldu bada ere berehala bertaratu dira Donostiako suhiltzaileak eta eguerdirako kontrolpean zuten. Kalteak ez dira handiak izan, erretakoa batez ere egur txirbila izan delako. Dirudienez, martxan zegoen makina batetik irtendako txispa bat izan zen suaren eragilea.