Buruntzaldeko kirol web orria, martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 16a, 15:37

Buruntzaldeko kirol web orria, martxan da
Buruntzaldeko sei udalek elkarlanean egindako euskararen alorreko web orria martxan jarri zuten urte hasieran. Kirol alorrekoa falta zen. Duela aste gutxitik bisita liteke, nahiz aurkezpen ofiziala pasa den urriaren 9an egin zuten, Iametza enpresako kideek. Euskararen alorrean ez bezala, kasu honetan, sei ez, Buruntzaldeko lau udal daude web orri berri honen atzean; Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgoak hain zuzen. Hernani eta Astigarragakoak kirolaren alorreko elkarlan horretatik kanpo geratzea erabaki baitzuten iaz.  

KIROL ESKAINTZAK, ALBISTEAK…
Udalerri bakoitzak duen kirol eskaintza ezagutzeko parada ematen du kirolak.buruntzaldea.org atari berriak. Bilaketa herrika edo kirol jardueraka egin liteke. Informazioa izango baita bertako zutabe nagusietako bat. Proiektuko sustatzaileek adierazi zutenez, web orria bi modutan eguneratuko da; batetik, udalerri bakoitzean sortutako kirol albisteak zintzilikatzeko asmoa dute. Udalerri bakoitzeko instalakuntzen nondik norakoak jakin eta abonuak ere web orrian bertan eskura daitezke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!