Dokumentala eskaini eta gero, egilearekin batera mahai-ingurua izango da. Sarrera doan da.
Dokumentala Espainia eta Portugal nazioen arteko mugan kokatzen da, 1936ko Gerran. Elkartasunari buruzko historia da, Barrancos herrian gertaturikoa.
Fernando Ramos Andoainera etortzen den bigarren aldia da, iaz La columna de los ocho mil lana aurkezten izan baitzen. Egun hartan jendetza bildu zen Basteron, ez baita ahaztu behar Andoain herrian Extremadura jatorriko herritar asko dagoela.