Elebitasuna eta kultura aniztasuna oinarri duen elkartrukea da, alor horietako egitasmo baten arabera gauzatu dena. Hori guztia lantzeaz gain, La Salle-Berrozpen Batxilergoko gelatan aritu dira eskola hartzen, ikasgaiak nola irakasten diren ikusi eta ikasiz.
Aisialdiaz gozatzeko aukerarik ez dute galdu. Andoainen paseatuz disfrutatu zuten, kirola eginez ere bai. Leitzaran bailara ezagutzeko edota Euskal Herriko beste hainbat txoko bisitatzeko aukera ere baliatu zuten (Donostia, Hondarribia, Bilbo). Andoaingo egonaldian ere Alkateak harrera egin zien udaletxean bertan. La Salle Berrozpeko arduradunek adierazi dutenez, “Euskal Herria oro har ikaragarri gustatu zaie, beraien herriaren antza duela zioten”.
Familien etxeetan
Ikastetxeko arduradunentzat aipagarria da austriarrak zeinen gustora sentitu diren Andoaingo familien artean, “Ikasle hauek maiz egiten dituzte elkartrukeak beste herrialdeekin, izan ere hizkuntza desberdinetan oinarriturik baitute bere heziketa, eta erabat txunditurik geratu dira andoaindar familietan izan duten harrera eta goxotasunarekin. Ikastetxe modura eskerrona adierazi behar diegu famili horiei guztiei”.
Orain bidaiatzeko irrikitan daudenak Andoaingo ikastetxeko ikasleak dira. Austriara noiz joan zain dira. Otsailerarte itxaron beharko dute. La Sallekoek elkartrukearen ideian sakonduko dute, etorkizunean: “Esperientzia oso aberasgarria suertatzen zaie geure herriko gazteei eta aurten izan duten esperientziaren ondoren, gero eta ikasle gehiago dago elkartrukean parte hartu nahi duena”.