DBHko gela bakoitzak 1 formulako koloredun kotxe bat izango du:
- Gorria 1A
- Urdina 1B
- Horia 2A
- Grisa 2B
- Berdea 3
- Laranja 4A
- Marroia 4B
Irakasleok egunero kontutan hartuko dute ikasleek zenbateraino erabiltzen duten euskara (gelan, patioan, jangelan…) eta euskararen inguruan antolatzen diren ekintzetan parte hartzea eta horren arabera balorazioa egin eta kotxeek aurrera egingo dute zirkuituan zehar. Etapa bakoitzaren amaieran gela irabazleak sari bat izango du.
Ekimenaren arduradunen hitzetan, "Euskarak ikasleen artean tarte zabala izatea lortu nahiko genuke lehiaketa honekin".