Argitxo Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 16a, 11:16

Jesusen Bihotza ikastolako irakasle eta ikasleek ondorengo oharra eta argazkia bidali dituzte: "Kaixo denoi! Iragan ostiralean bisita pozgarria jaso genuen Villabonako Jesusen Bihotza ikastolan, izan ere Argitxo bera etorri baitzen haur guztiak ezagutzera. Sorpresa galanta jaso genuen, bizikleta eta guzti etorri baitzen ikastolara. Haur guztiak agurtu ostean, goxokiak banatu zituen eta poz-pozik joan zen bere etxera haur guztiek euskaraz hitz egiten zutela ikusi ostean".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!