Sarobe Kontzertuak, denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 15a, 20:03

Musikari eskainitako gauekin Urnietak duen hilabeteroko hitzordu sorta ailegatu da jada. Sarobe Kontzertuak egitasmoak ostiral honetan, urriak 16 bosgarren denboraldiari ekingo dio. Ez edonola gainera, Zea Mays taldearen bisitarekin. Euren disko berrieneko abestiak joko dituzte Sarobeko antzokian, gaueko 22:00etik aurrera. Gogotsu ageri zen kontzertua iragartzen Makala, Sarobe kontzertuak egitasmoko eragilea igaro den asteazkenean eskaini zuen prentsaurrekoan.
Bere esanetan, estreinako emanaldian talde bakarra izango da, baina ez da beti hala izango. Azaroako kontzertu gaueko osagaiak iragarri zituen, aurkezpen ekitaldian. Datorren hilean, Eibarko bi talde igoko dira Sarobeko oholtza gainera; Kokein eta aurten zirrara sortzen ari den Mursego bakarlaria.

HIP HOP ETA EUSKAL MUSIKA
Hurrengo hitzorduak lotzen joango dira datozen asteotan, baina Makalak baieztatu zuenez, hip hop doinuek aurten ere Sarobeko musika eskaintzaren barruan bere tartea izango dute. Publikoak dituen zaletasun eta lehentasun musikalak ez baitituzte alboratu nahi kontzertuetako antolatzaileek, baina doinu berri edo desberdinen aldeko apustua egiten jarraitu nahi dute, apirilera arte luzatuko den denboraldi berri honetan ere. “Entzulegoa hezi nahi dugu, bere belarriak zabaldu”, adierazi zuen Makalak.

SARRERAK, PREZIO BEREAN
Igoerarik ez da izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!