Urki dantza taldea, helduen saioa ostiral honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 15a, 19:59

Gipuzkoa, Bizkaia, Baxe Nafarroa eta Nafarroako dantza erakustaldia izango da ostiral honetan, Andoaingo Urki dantza taldearen eskutik.

Andoaingoek erronka polita jarri diote bere buruari, “helduen taldearen ibilbidea hasi besterik ez du egin Urki dantza taldeak. Eta erronka polita du aurrez aurre: orain bizpahiru urte abiatutako bidea luzaroan mantentzea, hain zuzen. Gure atzetik ate joka datozen gaztetxoek ere antzokiak eta plazak leporaino bete ditzaten”.

 

Ikuskizuna:
Urriak 16, ostirala. 22:00.
Bastero, auditorioa.

Dantza saioak:
Ezpata -Dantza, Agurra, Zintza-Dantza, Uztai-Txiki, Sagar-Dantza, Bizkaiko Ezpata Dantza, Zortzikoa, Txankarrenko, Arratiako jota eta porrue, Lesaka, Baxe-Nafarroa, Iribaseko ingurutxoa, Jaurrieta, Otsagi, Irradaka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!