Aizkardirekin, Anboto eta inguruetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 14a, 20:50

Urriaren 18an, Arrazola-Anboto-Aramaio ibilbidea egingo du Aizkardi mendi taldeak. Sei bat orduko bidea izango dela aurreikusten dute antolatzaileek, goizeko 07:30etan kiroldegi paretik autobusean abiatuta:

Arrazola herritik abiatu (230m) eta Larrano lepora (910m) igoko dira lehenik. Handik gora jarraituko dute Kurutzeta tontorreraino (1202m). Gainari eutsiz, Anbotoko gainera igoko dira (1331m). Pixkanaka behera abiatuta, Zabalaundi (900m) igaro eta Izpizteko gainera joko dute (1082m). Handik Orixoleko lepoa igaroz (900m), Orixol tontorrera igoko dira (1130m) eta jaitsiera Aramaioraino (650m).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!