Ongi-etorri festa Larraulgo txikiei

Egun berezia izan zen urriaren 3a Larraulen. Ikasturte berriaren hasiera ospatu zuten ikasle, guraso eta irakasleek eta bide batez, eskolako txikienei ongi-etorri festa eskaini zieten. Bi urteko ikasle txikiek euren izena jarri zuten eskolako atarian jarrita dagoen eskulturan eta ondoren, guztiek batera bazkaldu zuten. Familia argazkia ateratzeko aukera ere izan zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!