Amaia Esnal atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 14a, 10:33

Amaia Esnal Martiarena urnietarra atxilotu zuten atzo ezker abertzaleko beste bederatzi kiderekin batera. Operazioa Baltasar Garzonek agindu du. Batasunaren Mahai Nazional berria osatzen saiatzea leporatzen die Auzitegi Nazionaleko epaileak. Antza denez, atxilotutakoak Batasunaren zuzendaritza berriro osatzen saiatzen ari ziren, Bateragune izeneko elkarte baten bidez, indarkeriatik aldenduz berriz legezkoak izateko helburuz. Amaia Esnal, Euskal Herritarrok koalizioaren Urnietako zinegotzi izan zen 1999-2003 legealdiaren zati batean. Hain zuzen ere, egun espetxeratua den Teresa Todak zinegotzi izateari utzitakoan hartu zuen haren lekua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!