Ezezagun batzuek larunbatetik iganderako gauen ia 2400 hil zituzten kaiolatik atera eta lurraren kontra kolpatuaz Urnietako Goiburu auzoan dagoen Ezeiza untxi granjan. Dirudienez, 7000 untxi dituen granjara leihoak puskatuta sartu ziren eta alde egin aurretik hildako untxi bat tripak bistan dituela sarrerako ate aurrean zintzilikatuta utzi zuten. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!