Martxotik hona, Segiko kide izatea leporatuta, hainbat gazte atxilotu dituzte Hernanin eta Jon Ezeiza Urnietan. Bihar asteartea, urriak 13 Markinako 8 gazte epaituko dituzte, akusazio bera eginda. Hori dela eta gurasoek kontzentrazioak egingo dituzte bihar epaitegi ezberdinen aurrean. Hernani eta Urnietako gurasoek dei egin dute Donostiako epaitegi aurrean egingo duten kontzentrazioan parte hartzeko, 11:00etatik 12:00etara egingo da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!