Bertsolari txapelketa nagusia aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aurreko asteburuan Zestoan hasiera eman ondoren atzo Leitzan bigarren kanporaketan Etxaun Lekue larrabetzuarra izan zen irabazlea. Gaur Bilbon Iñaki Zelaia hernaniarra izanda onena. Hona hemen bi egunetako sailkapenak eta puntuak:

LEITZA, LARUNBATA URRIAK 10:

BertsolariaPuntuak
Etxahun Lekue643
Ainhoa Agirreazaldegi634
Iñigo Manzisidor "Mantxi"621,5
Xabier Sukia604
Ibon Ajuria598,5
Iñigo Olaetxea575

BILBO, IGANDEA URRIAK 11:

BertsolariaPuntuak
Iñaki Zelaia643
Julio Soto639,5
Maddalen Arzallus636,5
Amaia Agirre631,5
Jexux Mari Irazu599,5
Asier Otamendi588

Aurreko astean Zestoan izandako lehenengo kanporaketan honakoak izan ziren sailkapena eta puntuak: Jone Uria 661,5; Uxue Alberdi 660,0; Iñaki Gurrutxaga 642,5; Oihana Bartra 612,0; Miren Artetxe 583,5; Odei Barroso 574,5.

HURRENGO SAIOAK:

Urriak 17, larunbata, USTARITZE, Kiroleta pilotalekua, 17:30. Bertsolariak:

Aurkezlea: Joana Itzaina

Urriak 18,  igandea, ZARAUTZ, Aritzbatalde pilotalekua, 17:30. Bertsolariak:

Aurkezlea: Saroi Jauregi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!