Eguzkirik gabe gaur arratsaldean jokatu da Xoxokako plaza jendez gainezka zela Daniel Sasiain "Txinparta" 60 urteko urnietarra eta Aritz Lizaso "Latxe" 15 urteko gazte urnietarraren arteko apustu bitxia. Danielek 300 sokasalto egin behar zituen, eta Aritzek 300 sagar bildu kizkiarekin. Juxtu apustua hasi arte euria egin badu ere apustu garaian ateri mantendu da eguraldia. Zozketa egin ondoren Txinpartari egokitu zaio lehenengo plazaratzea, eta azkar, oso azkar egin ditu bere lanak minutu eta erdi nahikoa izan baitu 300 soka saltoak egiteko. Ondoren Latxe plazaratu da eta honek oso lan ona egin baldin badu ere bi minutu pasetxoak behar izan ditu lana burutzeko. Ikusleen txalo artean Danieli txapela jarri diote eta biek lore sorta bana jaso dute. Zorionak biei!