Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 9a, 11:13

EUSKALDUNA 1–2 ONDARRU
Erregionala, Ohorezko maila.
Golak: (bere atean).
Partida ondo hasi zen, laugarren minutuan Bengoetxearen taldea aurretik jarri baitzen markagailuan. Aldeko penaltiarekin aldea handitzeko aukera izan zuten. Ez zuten, ordea, aukera behar bezala baliatu eta kostaldekoak partidan sartzen joan ziren. Eta horrela epaileak bere erabaki eztabaidagarriekin emaitza baldintzatu zuen. Penaltiz aurkariak berdindu zuen. Eta zoritxarreko bigarren gola 94.minutuan lortu zuten. Ez zuten galtzea merezi.

SPORTING H. 1-2 EUSKALDUNA
Jubenilak, Ohorezko maila.
Golak: Etxarri, Richar.
Galtzen hasi eta partida irabaziz amaitu zuten. Sailkapenaren gaikaldean daude.

EUSKALDUNA 3-1 IDIAZABAL
Kadeteak, A maila.
Golak: Rodriguez, Egibar, Torrecilla.
Aurkari gogorra zuten aurrean. Lehen zatia urdiñena izan zen. Azken minutuetan urduri egon baziren ere, garaipenari eutsi zioten.

EUSKALDUNA 0-2 BEASAIN
Infantilak, ohorezko maila.
Golak: –.
Ez zuten irudi kaskarra eman, aurkaria hala ere hobeto aritu zen, lerro guztietan oso antolakuntza ona erakutsiz eta teknika maila handiko jokalari askorekin.

GAINERAKO EMAITZAK:
HERNANI 4–0 EUSKALDUNA
Erregionala, 1.maila.
EKINTZA 1–2 EUSKALDUNA
Kadeteak, B.
BEASAIN 9-2 EUSKALDUNA
Erregional maila, neskak.
AMARA BERRI 2-5 EUSKALDUNA
Kadeteak, neskak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!