Malkar astialdi taldearen ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 6a, 12:29

Datorren ostiralean, hilaren 9an, Malkar astialdi taldeak ikasturte berriari hasiera emango dio, ondorengo ordutegiarekin:
DBH 1 - Arratsaldeko 18.00
DBH 2 - Arratsaldeko 19.00
DBH 3 - Arratsaldeko 20.30 (Bilera)
Malkar astialdi taldearekin ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango dute Villabonako gaztetxoek: jolasak, irteerak, asteburu pasak, udalekuak...

Izena emateko ez da ezer egin behar, ostiralean bertan azaldu eta listo. Informazio gehiago: www.malkar.tk



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!