Xoxokako jaiak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 5a, 15:56

Gaur astelehen eguardiarekin hasi dira Xoxoka auzoko jaiak. Hego haize epelarekin  eta 200 ikusleren aurrean herri kirol lehiaketa burutu da. Bertan parte hartu dute Ruben Saralegi eta Mugertza aizkolariak eta Iraitz eta Beñat Telleria harrijasotzaileak. Lehia estu baten amaieran Iraitz Telleria eta Mugertza izan dira irabazleak. Ondoren Bertsolarien txanda etorri da, Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazu aritu dira kantuan. 14:00etan Adarra jatetxeko bazkarian bilduko dira guztiak eta arratsaldean bigarren bertso saioa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!