Hauxe adierazi zuten martxa egin zutenek prentsa ohar bidez, “Katak egiten ari diren makinen ondoan, haritzak landatu dituzte, sinbolikoki txikizioari aurre egiteko asmoarekin. Gipuzkoako gizarteari eta batez ere inguruko herritarrei dei egiten diegu astakeria honen kontra altxa daitezen, eta antolatzen diren ekintza guztietan parte har dezaten, orain baita garaia, guztion osasunarentzat kaltegarria izango litzatekeen erraustegia eta hau bultzatzen dutenak geldiarazteko”. Haien ustean ere atez ateko bilketarekin frogatuta gelditzen da errauskailuarena beharrezkoa ez den obra garestia dela.