Sanmielak: Hainbat kirol eta jokoen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 1a, 10:49

GIZON PROBA 
Aurreko larunbatean Urnietako probalekua jendez beteta zegoela San Migel jaietako gizon-proba lehiaketa interesgarria jokatu zen.
Lau taldek parte hartu zuten eta denek maila ona erakutsi zuten, bakoitzaren aurreko errekorra hautsiz.
Honakoa izan zen bakoitzaren lana eta sailkapena:
1. Ibarrako Izaskun: 36 plaza eta 3 zinta.
2. Ezkio-Itsaso: 35 plaza.
3. Urnieta: 34 plaza.
4. Astigarraga: 32 plaza eta metro 1.

TOKA ETA MUS TXAPELKETA

Bazkalosteko bertso saioaren ondotik mus eta toka txapelketak egin ziren igandeko Iñistor jaian. Batean zein bestean parte hartze handia izan zen. Lehia borrokatuen ondoren honakoak izan ziren sailkapenak

III. Iñistorra toka txapelketa:
1. Karlos Irastortza, 5.
2. Prudentxio Olano, 4.
3. Imanol Gartzia, 3.

III. Mikeldeun mus txapelketa:
1. Joseba Labaka-Jon Labaka.
2. Pepi Mendizabal-Maite Azpiolea.
3. Santana-Mandi.

I. Maria Arizmendi irrintzi lehiaketa.
Arratsaldeko 19:30ean eman zitzaion hasiera San Juan plazako oholtzan. Beste horrelako txapelketarik ez dago, inguru hauetan behintzat, eta azken ordu arte ezinezkoa izan zen zer nolako erantzuna izango zuen parte hartzera egindako deialdiak. Azkenean arrakastatsua suertatu zen 11 parte hartzailerekin 14 urtetik beherakoen kategorian eta 5 helduen mailan.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!