“Larunbatean euskaraz”, Karrikako ludoteka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urr. 1a, 10:26

2009-2010. ikasturtearekin  batera aisialdi ekimenak martxan jarri dira. Horien artean “Larunbatean euskaraz” Karrikako ludoteka.

3-12 urte artekoei zuzenduta dago eta izenak dioen bezala larunbatero zabalik dago goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatak arte.
Aurreko urteetan bezala ludotekaren oinarriak hauexek izango dira: irteerak, jolasak eta tailerrak. Iaz, esaterako, Olentzeroren etxean, Aihur erletegian edota Basondoan izan ziren.
Ekimena herriko haur eta gaztetxo guztiei zuzenduta dago. Urte osorako matrikulazioa 25 eurokoa da. Informazio gehiagorako:943 261 181.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!