Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpena Donostiako Tabakaleran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 21:19

Datorren asteazkenean, irailak 30, Donostiako Tabakaleran, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 aurkezteko ekitaldia egingo da arratsaldeko 19:30etan hasita.Txapelketa Nagusiaren jendaurreko aurkezpena izango da. Bertsolari, epaile eta gai-jartzaileez gain, antolakuntzan parte hartu dutenei, babesleei, eta kultur erakunde eta elkarteetako ordezkariei egin zaie ekitaldian parte haratzeko gonbitea. Besteak beste, Zura musika taldea izango da ekitaldian eta txapelketako “bertsoka-bertsoka” kantua zuzenean eskainiko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!