Andoaingo Txirrindulari Eskola, XXV.urteurrena: Egitaraua eguneratuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 19:23

OSPAKIZUNAK ANDOAINEN HURRENGO EGUNETAN

Irailak 26, larunbata. 10:00.
Irteera: Goikoplazatik hasita, bizikletan, Leitzaran bailaran barrena ibilbidea, Ollokira arte. Ez da konpetizioa eta abiadura kontrolatzeko eskolako kideak aurretik eta atzetik joango dira. 10 urtetik 90 urte bitarteko nahi duen guztiak parte hartu dezake. Ibilbideak bi ordu eta erdi iraungo du, 12:30-13:00ak aldera itzultzeko. Bizikleta eta kaskoa beharrezkoak dira.

Irailak 30, asteazkena. 19:30.
Emanaldia: Basteron, "Andoaingo Txirrindulari Eskola 1984-2009" izeneko dokumentala eskainiko da.
Urriak 2, ostirala. 19:30.
Mahai-ingurua: Basteroko ekitaldi aretoan. Parte hartzaileen artean: Arritxu Iribar (Euskadi Irratia), Abraham Olano (Munduko txapelduna), Mikel Astarloza eta Haimar Zubeldia txirrindulariak. Sarrera doan.

Urriak 3, larunbata. 17:00.
Kriteriuma: Kaleberrian. Bertan, jubenil, afizionatu eta profesionalek parte hartuko dute. Probak, puntuazioa eta eliminazioa izango dira.
Urriak 3, larunbata. 20:30.
Lagun arteko afaria: Oianume jatetxean, eskolarekin erlazioa izan duten guztiekin. Txartelak 25 eurotan jarri dira salgai. Menua: Urdai azpikoa, Foie, frijitoak, onddo-nahaskia, txuleta, tarta eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa.
Txartelak salgai: Stop eta Ernaitza liburudendetan eta Elizondo eta Traiñerum tabernetan eros daitezke.
Txartelak erosteko azken eguna: irailaren 27a, igandea.

Internet sarea
Urteurreneko eta txirrindulari eskolako informazio osoa: andoaingo.com webgunean ikusgai.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!