Tasen eta zergen inguruko Udal bandoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 19:19

Andoaingo alkateak jakinarazten du beren premiei erantzuteko adina diru sarrerarik ez duten herriko pentsionista eta langabetuek, udal-tasen (ura, zaborra eta estolderia) exentzioa eska dezaketela Udaletxean.

Interesatuek, urriaren letik 30era bitartean, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Gizarte Zerbitzuetako departamentuan, Pio Baroja kalean dagoen  Ambrosia Olabide Gizar- te Zerbitzuen gunean.
Ordutegia: 09:00-13:00.
Aurkeztu beharrekoak:
• 2009ko tasen ordainagiriak.
• NAN-ren fotokopia/k.
• Famili liburua.
• Desenplegurik ez kobratzeari edota bestela, berriz, kobratzen duen dirukopuruari buruzko ziur-tagiria, datara eguneratua eta INEM-ek emana.
• Pentsionista edo erretiratuek, pentsioaren edo erretiroaren egiaztagiria.
• Familiaren egoera argitzen duen beste edozein dokumentazio.
Aurreko urteetan tramitaturik dauzkaten exentzio horietaz baliatzen direnek, exentzioa eskuratu zutenetik gaurdaino beren egoera ez dela aldatu egiaztatu beharko dute; hori egin ezean, baliorik gabe geratuko baitzaie exentzioa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!