Euskal jantzien erakusketa larunbat honetara pasa dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 19:18

Aurreko asteburuan Andoaingo Salkin merkatal eta tabernarien elkarteak ekintza sorta antolatu zuen herrigunean.

Botatako euri zaparradak, ordea, ezerezean utzi zuen “kalera” irteteko iragarpena. Ardo dastaketa burutu zen Basteron, baina hortik aurrera ezer gutxi.
Aurrekoan egin ez zena oraingoan burutu nahi dute. Beraz, larunbat goizean goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte, Villabonako eta Andoaingo taldeen eskutik baserritar jantzien erakustaldia izango da Kale Nagusian. Ehoziri-lana erakustaldia ere iragarrita dago ordu eta toki berean.
Eguraldia txarra izanez gero, erakustaldia Ibaimendi, Antiguo Taxi eta Papeles pintados Begoña lokaletan egingo da. Ea aurrekoan baino zorte hobea dagoen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!