Antzizar jai giroan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 19:17

Irailaren 12an, larunbatarekin, egun berezia izan zen Leizotz auzoan, Plazaolako bide bazterrean dagoen Antzizar baserrian. Bertan bizi direnek eta bertan jaio zirenek antolatzen dute eguna. Jaiari ez diote oihartzun handirik ematen, eta bailarako bizilagun eta lagunak elkartzen dituen jaia izaten da. Ehundik gora bildu dira aurten.


Arratsaldeko 18:30etan hasita, makina bat ekitaldi burutu zen, ordu txikiak iritsi ziren arte: trikitilariak, bertsolariak, txalapartariak, txokolatada, afari herrikoia… Musika Antzizar txarangak eta Los
Rubi taldeek jarri zuten. Ezustekorik handiena auzoko gaztetxoen eskutik heldu zen, Los Filipinos dantza taldea-
rekin hip-hop estiloz jantzitako koreografia eskaini zutenean.
Jaia ezin gozagarriagoa gertatu zen, eta hurrengo urteetan ere errepikatzeko asmoa dute antolatzaileek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!