Txorkoen sustraiak arazo bilakatu ziren eta lanari ekin ziotenean espaloia handitzea ere erabaki zen. Oinezkoen mesederako, espaloia bikoiztu egin da zabaleran (80 cm-tik 165 cm-ra). Eta hori guztia gutxi balitz, Anbrosia Olabideko eguneko egoitzara gerturatzen diren erabilzaileen eskaerari jarraituz, petanka nahiz toka jokoetan aritzeko eremua egokitu da.
Pasabidea nahiz jolaslekua prest daudela, atseden hartzeko aulki erosoak ipini dituzte zuhaitzen ondoan.
Udalaren ekimenez, Pio Baroja kalean hobekuntzak egin dira azken hilabeteetan. Agintariek emandako datuen arabera, 52.755.85 euroko gastua egin da hobekuntza horiek guztiak egiteko. Aurreko ostiral eguerdian inaugurazioa egin zen eta bertara herritar ugari hurbildu zen.