Zuberoatik Lapurdira, mendiaren ezagutza egiteko Panpi Olaizolak ordubeteko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Basteron urriaren lehenean, ostegunarekin. Iparraldeko irudiekin hasiko da zikloa, eta hara egindako bidaiarekin amaitu. Izan ere, urriaren 10ean Sara eta Hendaia aldera txangoa iragarrita dago.
Bi ekitaldi horien artean folk musika eta hitzaldia burutuko dira Basteron.
Azken urteotan Andoaingo Udaleko Kultura eta Euskararen normalkuntzarako Batzordeek elkarrekin antolatzen duten zikloa da, “Iparraldea Andoainen” izenekoa.
Iparraldea Andoainen. Bastero.
Urriak 1, osteguna. 19:30. Doan.
Otxalde folk taldea. Kantu alaiak, laugarren diskoa aurkeztera datoz.
Urriak 3, larunbata. 20:00. 9 euro.
Maiana Agorrody diseinatzailea eta gidoilariaren hitzaldia.
Urriak 8, osteguna. 19:30. Doan.
Sara eta Hendaiara txangoa.
Bidaia eta bazkarirako txartela eskuragarri urriaren 2ra bitarte, Basteron.
Urriak 10, larunbata. 09:00. 23 euro.