Asteburu osoan jaiak Urnietan, astelehenetik aurrera Xoxokan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 24a, 12:17

Bi eguneko geldialdiaren ondotik berriro Sanmiel jaietan murgiltzeko prest dira urnietarrak.

Baserritarrak  |  Xoxoka  |  Mikel Laboa  |  Egape, eskerrona

Davir Rosco, iritzia  |  Kirola, jokoa  |  Iñistor jaiaren ostea 

Poxta-zahar | UKE XXV | Urnietar prestu

Haur danborrada | Patxi Etxeberria | Iñaki Aranzadi

Bertsoak | Iñistor Jaia | Egitaraua

Asteburu honetan Urnietara hurbiltzen denak ez du izango aspertzeko betarik, ostiral arratsaldez hasi eta igande gauera arte, gustu guztietako egitaraua prestatu baitute. Egitarau horretan badira nabarmentzeko moduko ekitaldiak, hala nola ostiralean bertan, arratsaldeko 19:00etan Txanbolin txistulari bandak antolatuta Mikel Laboa omenduko da (ikus gehigarria). Gauean herriko rock taldeen emanaldia izango da, eta konfirmatuta dago disko berria grabatzetik etorri berri den Cohen taldea bertan izango dela.

KOADRILEN EGUNA
Larunbata Koadrilen Eguna izango da, eta eguerditik aurrera herrian zehar ibili ondoren bakoitzak bere bazkaria egin eta arratsaldean jaiarekin jarraituko du.

BASERRITARREN EGUNA
Igandea Baserritarren Eguna izango da eta ohiko eskulanen erakusketa eta txekor eta sagardo dastaketaz gain, herriko kaleak girotzen izango dira zanpanzarrak, eta eguerdian dantza-soka berreskuratuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!