Berak beretzat eskatuko lukeen entzule ona bera izan dela niretzat. Ez bakarrik entzulea, ahoz aho adierazlea ere bai.
Txapelketa nagusi batean bertso-doinu ugarienaren txapela irabazi zuen Patxik. Aitor dezaket musikarekin asko gozatzen duen horietakoa dela, bai eliz abesbatzekin, bai trikitixarekin. Buru-belarri egoten dela adi-adi eta miretsiz.
Beste batean, berriz herriko txapelketa batean, nik Urnietan meza nagusia bukatu eta Andoainera joan nintzen azpijanean bezala, eta nik Patxiri entzun diodan saiorik onena entzuteko ditxa izan nuen. Eguzkiari begira, begiak itsututa gelditzen denaren antzera gelditu nintzen Patxiren bertsoekin.
Beste behin, San Ixidrotan Zaldundegin, bazkalondo batean hamarreko txikian bota zituen bertsoak gogoan ditut. Orduan jabetu nintzen Patxik oso gogokoa duela hain exijentea den hamarreko txikia. Patxiri dagokio Azkorteko, San Ixidroko eta San Miel eguneko bertsoak antolatzea. Batean Joxe Agirre, bestean Txomin Garmendia, bestean Loidisaletxe edo gazteren bat, baina beti bertsolari on eta sonatuenekin. Bertsolari gazteekin lotura berezia du nire ustetan. Hezitzaile aparta da; ez du gupidarik berak dakiena erakusteko.
Prezio berean hobeto egiteko kapaz denik baldin bada, etorri eta egin dezala. Patxi arrasto handi bat uzten ari da gure artean. Bertsotan ari denean, serio eta hotza ematen badu ere, bihotzkorra, xamurra, gertukoa, beroa da aurrez-aurre eta begiz-begi aurkitzean.
Gure herrian askok egiten dute lan isila, erantzukizunez, eta horietako bat Patxi dugu. Solasaldi apal eta normal bat izanda hau, atipikoa; pozik egin dut. Eskerrik asko eta zorionak!
Iñaki Aranzadi
Urnietako erretorea eta bertsozalea.