Pantaila akustikoak, N-1 errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 22a, 15:26

Gipuzkoako Foru Aldundiak, trafikoak eragindako zarata gutxitze aldera, 1,5 milioi euro baino gehixeago inbertituko ditu Villabonako N-1 errepidean pantaila akustikoak jartzeko. Lanak N-1 errepidean, 440, 850 eta 442, 250 k.p.-en artean burutuko ditu Construcciones Galdiano S.A. enpresak, lau hilabeteko epearekin. Guztira 1.400 metrotan zehar jarriko dira aipatu pantailak:

Proiektuak (GI-3751) Amasa (Villabona) errepidearen gainean dagoen zubiaren behe-armadura sendotzea aurreikusten duela adierazi dute arduradunek, "karbono-zuntzeko xaflak ezarriz". Era berean, zubiaren bidezoruan lanak aurreikusten direla ere gaineratu dute, "aglomeratua eta dilatazio-junturak konpontzea". Jarriko den pantaila akustikoaren diseinuarekin pantaila hori inguruko paisaian integratzea lortu nahi da eta, horretarako, "makina egokiak erabili beharko dira egun dagoen landare pantaila babesteko".

Plangintza, zatika:   

1 zatia (240 metro): Hormigoizko karela egingo da “in situ”,  eta haren gainean 3 m-ko metakrilatozko pantaila bat ainguratuko da.
 
2. zatia (410 metro): Aurrefabrikatutako hesia jarriko da, 6 metroko modulutan egina. Hesiaren atzean zarataren kontrako pantaila jarriko da, 4 m-ko garaierakoa, garaiera aldakorreko hormigoizko zokalo baten gainean ezarritako sestratik, errepidearen luzerako aldapa murrizteko.

3. zatia (45 metro): Lur armatuzko horma, eta bertan eginiko  hormigoizko karela jarriko da gainean.

 
4. zatia (25 metro): Bat dator Amasako errepidera (GI-3751) sartzeko azpiko pasabidearekin. Puntu horretan zubiaren taularen lauza gogortuko da eta hormigoizko karela egingo da “in situ”.
 
5. zatia (700 metro): 2. zatiari emandakoaren antzeko irtenbidea emango zaio, baina hormigoizko pantailaren ordez pantaila metalikoa jarriko da.   
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!