10:00-11:00: Villabona eta Zizurkilgo ikastetxeetako 3.mailako ikasleek inguru hori oinezkoen toki bezala irudikatuko dute marrazkietan.
11:00-12:30: 6. mailakoek 10 metroko graffiti batean oinezkoentzako gune hori irudikatuko dute.
17:00-19:00. Jubilatu elkarteko kideek Zubimusu harremanetarako espazio bihurtuko dute. Toka eta karta jokoetan arituko dira eta lagunekin elkartzeko tertuliarako leku bihurtuko dute.
18:00. Prentsaurrekoa: Zizurkil eta Villabonako Udal ordezkariek, oinezko eta txirrindulariei espazio zabalagoa emate aldera Zubimusu noranzko bakarreko errepide bihurtzeko asmoari buruz jardungo dute.