Trafiko mozketak jaietan Zaldundegi jatetxearen eta Goi Mendi tabernaren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 21a, 18:29

Prentsa ohar bidez, Aldundiak jakinarazi duenez, Urnietako jaietan bide segurtasuna areagotzeko trafikoa moztuko dute GI-131 errepidearen 200 metroan, Zaldundegi jatetxearen eta Goi Mendi tabernaren artean: "Trafiko mozketak Urnietako Udalak eskatu ditu, jaien ospakizunetan bide segurtasuna areagotu nahi duenez. Mozketak gauerditik goizeko zortzietara egingo dira irailaren 26an eta 27an eta urriaren 3an eta 4an. Irailaren 29an (asteartea), berriz, gaueko 22:00etatik gauerdiko 00:30era egingo da. 

Mozketen ordutegia, zehatz-mehatz hauxe da: 

URNIETA, JAIAK
OHAR GARRANTZITSUA


Mozketen ordutegia:
  • Irailaren 26, larunbata: 00-00-08:00.
  • Irailak 27, igandea: 00:00-08:00.
  • Irailak 29, asteartea: 22-00-00:30.
  • Urriak 3, larunbata: 00-00-08:00.
  • Urriak 4,igandea: 00:00-08:00.

Mozketa orduetan Urnietako saihesbidea (Urumeako autobia) erabili behar da ordezko bide bezala (hil honen hasieran ireki zuten).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!