Aurrera Gure Ametsa dantza taldearen 10. urteurren jaiak eta Extremadura egunak bat egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 20a, 23:00

Zalantzazko eguraldiarekin baina euririk gabe bi ospakizun elkartu dira San Juan plazan. Alde batetik Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak bere 10. urteurreneko ekitaldia ospatu du "Jalgi adi plazara"ren VIII, edizioarekin, eta bestetik Donostiako Extremadurako etxeak antolatzen duen Extremadurako eguna.

herritar ugari erakarri duen Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako emanaldian izan dira herriko musika eta dantza talde guztiak, Biasteriko dantza taldea eta Bilbotik zein Zallatik etorritako txistulariak.

Bitartean, kontzejupean Extremadurako produktu ugari dastatzeko aukera izan da, eta Donostiako Extremadurako etxeko Virgen de Guadalupe dantza eta abeslari taldeak bi emanaldi eskaini ditu, goizean "Jalgi hadi plazara" ekitaldiaren barruan eta arrtsaldean bakarka. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!