Behar-Zana elkarte berriaren irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 18a, 12:37

Bihar iluntzean zabalduko ditu ateak Behar-Zana elkarte berriak. Kale Nagusian kokatuta jarraituko du, lehengo Salvadora gunean. Irekieraren harira, asteburu osorako ekintzak antolatu dituzte: pilota partidak, besteak beste.

Irailak 19. larunbata

11:00 Pilota partidak Bearzana pilotalekuan.

   Alebin mailan: Tormo&Aizpurua - Arrate&Lizartza

   Infantil mailan: Irisarri&Erasun - Labaka&Maiz

   Nagusiak: Lizaso&Iraeta - Aranburu&Erreka

19:00 Buruhandiak eta erraldoiak txarangarekin.

20:00 Elkarte berriaren irekitzea eta bedeinkapena, dantzari eta trikitilariekin. Ondoren, bazkideen afaria bertsolari eta txarangak alaituta.

Irailak 20, igandea

11:00 Behar Zana - Kanbo errebote partida Errebote plazan.

14:30 Gonbidatuentzako bazkaria.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!