Bigarren eskuko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 17a, 16:31

EGUZKI Ihintza ingurugiroaren aldeko taldeak bigarren eskuko azoka antolatu du urriaren 24rako. Diskoak, liburuak eta etxean erabili gabe dauden hainbat gauza beste pertsona batentzat interesgarriak izan daitezke. Truke edo salerosketarako egun aproposa izango da, beraz, urriaren 24koa. Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aldez aurretik. Urriaren 16a baino lehen azokako antolatzaileekin harremanetan jarri beharra dago 943 591 298 telefono zenbakira deituz.
Urriaren 24koa Andoainen egiten den bigarren eskuko gauzen IV. azoka izango da. Eguraldi onarekin Goikoplazan burutuko da, eta euriarekin Ondarreta ikastetxean.
Saldu nahi ez duenak badu beste aukera bat, etxean beharrezko ez duen hura Emaus fundazioari ematea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!