Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute, “animatu eta izena eman zuen eskolan, guraso eta seme-alabak elkarrekin primeran pasako dugu eta”.
Irteerak jai-giro kutsua izango du, iraileko azken igandean Ernion egiten den erromeria festa giroan burutzen baita.
Erniokoa eta gero, Euskaldunakoek irteera interesgarriak egingo direla aurreratu dute, “Gure ingurunean dauzkagun hainbat txoko eder ezagutuko ditugu irteeratan: kobazuloak, baselizak, mendi bideak, naturak eskaintzen dituen bitxikeriak”. Gonbidapena egina dago.