Bahar-Zana elkartearen irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 17a, 15:56

Irailaren 19an zabalduko ditu ateak, Kale Nagusian bertan, Salvadora gunean kokatu den Behar-Zana elkarte berriak. Asteburuanhainbat ekintza izango da, irekieraren harira. Hara hemen egitaraua:

Irailak 19, larunbata

11:00 Pilota partidak Bearzana pilotalekuan.

          -Alebin mailan: Tormo-Aizpurua eta Arrate-Lizartza.

          -Infantil mailan: Irisarri-Erasun eta Labaka-Maiz.

          -Nagusiak: Lizaso-Iraeta eta Aranburu-Erreka.

19:00 Buruhandiak eta erraldoiak txarangarekin.

20:00 Elkarte berriaren irekitze eta bedeinkapena, dantzari eta trikitilariekin. Ondoren, bazkideen afaria, bertsolari eta txarangak alaituta.

Irailak 20, igandea

11:00 Behar-Zana & Kanbo errebote partida.

14:30 Gonbidatuentzako bazkaria.
 
 
 
 
 
Igandean ere izango dira pilota partidak. Goizeko 11tan eta errebotean nagusi mailako partida izango da ikusgai Behar Zana eta Kanboarren arteakoa.
 
Ondoren eta kadete mailan, plaza libreko partida izango da ikusgai:  Otaño-Otaegi   Alkain-Ormazabalen artekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!