Hernanin Euskal Jaiak errekuperatu dituzte aurten, eta jai horien barruan, ostiralean Xabier Lete poeta eta kantari urnietarrak "Egunsentiaren esku izoztuak" poema liburuko lanak irakurriko ditu, Joxan Goikoetxea hernaniarrak musikaz lagunduta. Hernaniko Biteri kultur etxean dagoeneko sarrerak salgai daude 6 euroan. Emanaldia Biteri Kultur etxeko aretoa nagusian izango da ostiralean, irailak 18, 20:00etan hasita.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!