Konpondu dira kamioi baten suteak eragindako eragozpenak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 15a, 12:24

A-15 eta N-1 errepideek bat egiten duten gunean, su hartu du kamioi batek eta eragozpen handiak sortu ditu Donostiarako norantzan. N-1 errepidea moztuta egon da ordu erdi batez, su hiltzaileek sua itzaltzea lortu duten arte. Ondorioz, ilara luzeak sortu dira. Garabia kamioia eramateko lanak egiten ari da orain, baina trafikoa bere onera etorri da eta ez dago zirkulatzeko eragozpenik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!