Azoka bereziarekin batera, Irrintzi elkarteak eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa antolatu ohi du aspaldi honetan. Aurtengo edizioan sei elkartek hartu zuten parte eta epaimahaiaren arabera, Zizurkilgo Ibai Ertz elkarteak prestatu zuen kazolarik onena. Bigarren postuan geratu zen Amasako Uxo Toki eta hirugarrenean Villabonako Behar-Zana. Asteasuko Aiztondo, Zizurkilgo Urkamendi eta Villabonako Irrintzi elkarteek ere parte hartu zuten lehiaketan.