Irrintzi elkartearen XIV. Azoka berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 14a, 20:07

Joan zen irailaren 12an Irrintzi elkartearen XIV. Azoka berezia izan zen Errebote plazan. Ohi baino postu gutxiago etorri bazen ere, jaki eta edari aukera zabala eskaini zen. Eguerditik aurrera jende ugari ibili zen postuz postu eta askok, Irrintzi elkarteak berak jarritako tabernan pintxoa eta tragotxoa egiteko aukera izan zuen. Villabonako Udalak eta Irrintzi elkarteak hiru postu onenak saritu zituen azokaren amaieran: 1.- Bodegas Ramirez, 2.- Josu Osaralde barazkiak, 3.- Ogi Goxo okindegia.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!