Zizurkil garaile Xiba txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 14a, 15:59

Irailaren 12an, larunbatarekin, jokatu zen Xiba txapelketako finala Lezon eta Zizurkilgo taldea izan zen garaile. Euskal kulturarekin harremana duten hainbat kirol eta jolasetan lehiatzen dira Euskal Herri osoko herriak eta aurten zizurkildarrek lortu dute txapela. Herrira ekartzen duten bigarren txapela da, izan ere, 2004an jokatutako lehendabiziko edizioan ere txapela etxeratu baitzuten zizurkildarrek. Lehiakide guztiek elkarrekin bazkalduz borobildu zuten Lezon bizitutako kirol festa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!