Mikel Atxagaren aldeko hileta jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 13a, 00:37

Arratsaldeko 7etan egin da Urnieta San Migel parrokia beteta zela Mikel Atxagaren aldeko hileta elizkizuna. Familia eta herritarrez gain instituzioetako eta EAJko kargu ugari izan da bertan.

Gipuzkoako Aldundia ordezkatuz Markel Olano Diputatu Nagusia, Maria Jesus Aranburu Kultura diputatuarekin batera, aurreko Diputatu Nagusia, Joxe Juan Gonzalez Txabarrikoa ere bertaratu da. Eusko Jaurlaritza ordezkatuz, Ramon Etxezarreta Hizkuntz Politikarako Sailburuordea izan da bertan; Urnietako Udala ordezkatuz Mikel Izagirre alkatea eta hainbat zinegotzi, Juan Mari Tomasena, Maribel Vaquero, Miren Martiarena...Aurreko alkatea eta Mikelen iloba den Florentino Ugalde, beste hainbat ilobekin batera gorputza eramaten izan da. EAJko ordezkaritza zabalaren artean, bertan izan dira Iñigo Urkullu, Joxeba Egibar Euskadiko eta Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakariak hurrenez-hurren edo Joxe Ramon Beloki Diputatua. Hamahiru apaiz aldarean zirela Iñaki Aranzadi erretoreak emandako mezaren amaiera aldera Xabier Euzkitzek bertso batzuk kantatu ditu Mikelen ohorez eta Maripi Sarasola herritarrak hitz batzuk eskaini ditu bera goraipatuz. Elizkizunaren ondoren, familiartekoek lagunduta lur eman diote Urnietako hilerrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!