Mikel Atxagak Saturraranen egin zituen lehen ikasketak, hango apaiztegian. Gero, Gasteizen eta Donostian Filosofia eta Teologia ikasi zituen, baita latin ikasketak amaitu ere. Lourdesen eman zuen lehen meza, 1958. urtean, eta apaiz bezala jardun zuen, Aizarnan adibidez -11 urte- baita Usurbilen ere. 1974an apaiz izateari utzi zion eta kazetaritzari ekin zion, buru-belarri.
Zeruko Argiaz gain, Jakin eta Aurrera aldizkarietako kolaboratzaile izan zen. Eguna egunkarian ere lan egin zuen, eta 1977az geroztik, Martin Ugalde zenak eskatuta, Deia egunkarian hasi zen lanean. Jubilatu ostean ere, hor jarraitzu zuen idazten 2007 arte.
Azken 10 urteotan, Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria izan da Mikel Atxaga.
Euskararen Aholku Batzordeko kide izana. Lasarte Oriako Landaberri eta Usurbilgo Udarregi ikastolen sortzaileetarikoa. Donostiako Ikasbide ikastoletako partaidea.
1998. urtean, Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zion Andoaingo Udalak.
2009ko urtarrilean, Merezimenduzko Argia Saria jaso zuen Mikelek.
2009ko apirilaren 1ean, omendua izan zen, Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Elixabete Garmendia kazetariak idatzitako Mikel Atxaga bidegilea izeneburuko liburua aurkeztu zen.
Argitaratutako lan nagusiak honakoak dira:
- Gaztetxo, 1963
- Ezkontza bidean, 1966
- Ohiturak
- Mundua, guztioi erakutsia. Itzulpena. 1969
- Komunikabideen beharra. 1977
- Deiadarrak. 1993. (Deian argitaratutako artikulu bilduma)
- EAJ eta euskara (ehun urteko bide malkartsua)
- Gerra aurreko eta ondoko euskalgintza
- Gure Urnieta
- Xalbador (Bidegileak bilduman)
- Euskal emakume idazleak (Bidegileak)
- Sabino Arana (Bidegileak)
- Jaime Kerexeta (Bidegileak)
- Itzulpenak: Tintin komikiaren zenbaki bat eta Euskal Herriko Atlasa (elkarlanean)