Errausketaren aurkako giza katea igandean Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 11a, 12:51

Datorren igandean, irailak 13, eguerdiko 12etan errausketaren aurkako giza kate bat egingo da Donostiako Kontxa hondartzan. Erraustegien aurkako elkarteen Gipuzkoako koordinakukundeak azken urteetan Donostiako estropaden bigarren igandean egiten duen ohiko deialdi honek aurtengoan "Zaborren kudeaketa osasuntsu baten alde" goiburua izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!