Elbarrenako jaiak aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 11a, 11:48

Atzo, jubilatuentzako joko eta bazkaria izan ziren eguerditik aurrera helduentzat. Arratsaldean plaza jendez bete zen Porrotx eta Marimotots pailazoien emanaldia ikusteko. Iluntzean, berriz, Kantu kale ekimenak alaitu zuen giroa, euskal kantutegiko abestiak abestuz. Igandera arte jaiak aurrera jarraituko du. Hara hemen, datozen egunetako egitaraua:

Argazki gehiago ikusi

Irailak 11, ostirala

10:00-11:00 Baserriko produktuen merkatua Joxe Arregi plazan.

11:00 Erromeria Jon Mari eta Xabier trikitilarien eskutik

14:00 Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan. Ondoren, Gazte jokoak.

18:30 Manifestazioa "Gazte borrokaz AHT gelditu" lemapean. Ondoren, poteoa Zozongo batukada taldearekin.

19:00 Breaker dantzarien erakustaldia Aurrera plazan. Ondoren, buruhandiak.

23:00 Kontzertuak: Ze esatek, Esne Beltza, La Pegatina.

Irailak 12, larunbata

10:00-13:00 Guraso eta haurrentzat Jokolandia, Joxe Arregi plazan. Ondoren, buruhandiak.

13:00 Loreontzien erakusketa eta lehiaketa.

14:30 Koadrilen arteko bazkaria.

17:30 Blusen arteko pentatloia.

19:00 Asto karrera.

Mozorro gaua: Gai librea. Gaupasa.

00:00 Trakets taldearen dantzadia goizaldera arte.

06:00 Gosaria Joxe Arregi plazan.

07:30 Diana trikitixarekin.

Irailak 13, igandea

10:30 Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00 Herri Kirolak Joxe Arregi plazan. Aizkolariak: Joseba Otaegi eta Jon Rekondo. Telleria anaiak.

16:00 I. Joxe Arregi mus txapelketa Aurrera plazan.

17:00 Torcidos akrobazia ikuskizuna, Estropicio taldearen eskutik. Jarraian, zirko tailerra umeentzat.

19:00 Herritarrek Lantzeko zortzikoa dantzatu eta Melokotoiari agurra egingo zaio.

20:00 Ostikalariak bertso, musika eta antzerki ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!