Lapurretak eta iruzur saiakerak jasaten ari dira Urnietako hainbat dendariri azken bolada honetan. Idiazabal kaleko Toñi frutadendan, eta San Juan kaleko Batzokian astearte gauean eginiko lapurretak, adibidez. Bestalde, azken egunotan bikote bat ibili da herriko hainbat dendetan, presaka dabiltzan itxurak eginez, balio txikiko erosketa egin eta 100 euroko billete batekin ordaindu ondoren, kanbioak jasotzerakoan beste billete txikiago bat atera eta dendaria nahasten saiatzen direlarik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!