Euskaldunako lehen taldeak larunbat honetan hasiko du Liga

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 10a, 12:39

Zortzigarren denboraldiari ekin behar dio. Entrenatzailea lehen taldearen garapenaren lekuko da, 2. erregional mailan hartu zuen taldea eta Preferenteraino eraman du.

Zer moduz joan da lehen taldearen aurredenboraldia?
Joserra Bengoetxea. Bitxia izan da. Denetarik izan dugu: galdu, irabazi, berdinketa... jende berria dago eta taldea egokitu beharra dago.
Aurrekoetan bezala, denboraldi honetan helburua mailari eustea da. Oso zaila dago, aurkari batzuk oso gogorrak ditugulako: Zarautz eta Ordizia hirugarren mailatik jaitsi dira eta, bestetik, Oiartzun eta Bergara ekipo historikoak igo dira. Aurkari gogorrak, zalantzarik gabe.

Taldea hala ere akoplatu beharra dago...
J.B. Bai, baina astebururako prest egon behar dugu. Etxean jokatuko dugu lehen partida UPVren kontra, eta irabaztea besterik ez dut espero.

Joan etorriak, urteroko ogia
J.B. Pena eman dit Jon Ugalde kapitainak, Gaizka Irazuk edota Xomorro Berroetak uztea. Mutil oso konprometituak ziren, guretzat oso gizon garrantzitsuak. Hauek ordezkatzera gazte jendea etorri da, ilusio askorekin.

Iazko denboraldian gorabeheerak izan zenituzten...
J.B. Bai, bai. Oso irregularra izan zen gure jokoa, eta gaizki pasa genuen. Ez genuen behar bezala entrenatu, motibazio faltagatik ziurrenik. Aurten  beste ilusio bat nabaritzen da, eta hobeto arituko garela uste dugu.
Ondo entrenatzen ari gara. Gainera, Erregional mailan bigarren taldea atera dugu eta, bataz beste, hogei jokalarirekin gabiltza astean zehar. Hori oso inportantea da.

Ondo hastea, gakoa?
J.B. Zalantzarik gabe. Lehen itzulian puntuak pilatu behar ditugu, estuasunak saihesteko. 

LIGAKO LEHEN PARTIDA
Euskalduna-UPV
Irailak 12, larunbata. 17:00.
Allurralde futbol zelaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!