Atzo abiatu ziren Zizurkilgo Elbarrenako jaiak, giro politarekin. Goiz eta eguerdian hainbat ekintza izan bazen ere, arratsaldeko II.kros mistoak eta iluntzeko txupinazoak jende ugari bildu zuen herrian. Gauean herri afaria izan zen eta Bizardunak taldeak kontzertua eskaini zuen. Gaur, osteguna, jubilatuentzako ekintzekin hasiko da jai egitaraua. 13:00etan jokoak izango dituzte eta bazkaria ondoren. Arratsaldeko 17:00etan, Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia izango da. 20:00etan Kantu Kale ekimenak alaituko ditu herriko kaleak eta 23:00etan Laket taldearen dantzaldia izango da.